
AURKEZPENA Irabazi asmorik gabeko elkartea da, 2007an sortua, eta doluan dauden pertsonekin eta orokorrean biztanleekin lan egitea du helburu, baliabideak eta lekuak eskainiz heriotzari buruz hitz egin ahal izateko, bizitzaren atal bat baita.
Nafarroan egitasmo berriztatzailea da, eta tartean Grupo Tanatorio Irache eta Goizargi, doluan dauden senitartekoen eta lagunen Elkartea, sarturik daude.
> Bakarka edota modu kolektiboan doluan dauden pertsonak orientatzea.
> Doluaren gaian, profesionalak, erakundeak eta instituzioak trebatzea.
> Biztanleak orokorrean informatzea.
> Web orria erabiltzea informazioa igortzeko eta jasotzeko tresna gisa.
> Doluaren inguruan hausnarketak eta mahai-inguruak egiteko tokiak sortzea.
> Heriotza normalizatzea bizitzaren atal bat baita.
> Hitzaldi Zikloa
2005. urteaz geroztik, Nafarroako herrietan doluaren inguruko informazioa emateko hitzaldiak antolatzen dira. Atal honetan azpimarratu nahi ditugu 2005. urteaz geroztik doluaren inguruan antolatutako urteko Ziklorik garrantzitsuenak.
> Web orria
Fundazioaren web orria Fundazioan lan egiten dugunontzat eta gurekin harremanetan jarri nahi duzuenontzat igortze eta jasotze tresna bat da.
> Trebakuntza
Biztanleentzat orokorrean, erakundeentzat, profesionalentzat, elkarteentzat, etab.
> Autolaguntza taldeak
Orientatzaileak zuzenduriko asteroko bilerak.
> Orientazioa eta aholkularitza
Beharraren araberako bakarkako saioak.