burukoa

seņal DOLUAN LAGUNTZA: GOIZARGI

NOR GAREN

"Maite dugun guztia ken diezagukete, baina ezin digute kendu gertaera hauen aurrean jarrera aukeratzeko dugun ahalmena "

Víctor Frankl

Maite dugun pertsona bat galdu duen lagun taldea gara eta elkarri lagundu nahi diogu heriotza horri aurre egiten eta galera hori gainditzen.

2002an sortu sortu zen Nafarroan Goizargi Doluan dauden senitarteko eta lagunen elkartea, bere bazkide batzuen kezka pertsonalen ondorioz. Iruñeko Cristo Rey parrokian hasi ginen, han utzi ziguten gure lanarekin hasi ahal izateko lokala. Bi urte igaro ondoren, zabaltzea eta Iruñaren erdian geure lolaka izatea erabaki genuen. 2007ko martxoan Iratxe taldearekin lankidetza hitzarmena egin genuen, egun Senda Fundazioa dena aurrera eramateko.

 

ZER NAHI DUGUN

"Adierazi zure oinaze-hitzak. Hitz egiten ez duen oinazeak xuxurlaka hitz egiten dio bihotzari, eta urratu eta erdiratu egiten du. "

Macbeth. Shakespeare

Goizargiren helburuak hauek dira :

> Maite dugun pertsona baten heriotzak ematen digun nahigabeari aurre egiten ikastea.

> Doluan daudenek sentimenduak azaleratzeko tokia eta denbora ematea, kasu askotan sentimendu hauek sozialki baztertuak izaten baitira.

> Entzute aktiboa bultzatu, enpatizatzen saiatuz eta leialtasuna erakutsiz.

> Erantzuna normalizatzea; pertsona lasaitzea eta azaltzea doluan sentitzen ari den erreakzioak normalak direla.

> Etengabeko laguntza jasotzea.

NOLA ANTOLATZEN GAREN

"Ez da indartsuagoa laguntzarik behar ez duena, behar duenean eskatzeko adorea duena baizik"

Egiten diren jarduerak hauek dira :

>  Hasierako balorazio elkarrizketak

>  Dolurako orientazioa edo aholkularitza

>  Beharrezkoa dela ikusten denean beste profesional batzuengana bideratzea

>  Orientatzaile espezializatu batek beti zuzendutako autolaguntza taldeak